lunes, 7 de mayo de 2007

Sexismoa







Sexismoa, hitzak berak esaten duen bezalaxe,pertsona bat bere sexua dela eta, bastertzean datza. Hau da, pertsona bat, bere sexuaren(emakumea edo gizona)arabera, era batera edota beste era batera tratatua izatea.Horrela, bi sexuen artean desberdintasun bat ezarriz.

  • Sexismo motak:
Sexismoa, esan bezalaxe, sexuen artean ematen den desberdintasuna da. Baina, desberdintasun hauek, bi sexuen artean eman daitezkeenez, sexismoa ere desberdina izan daiteke kasu bakoitzean.Adibidez, ondorengo hauexek:



  1. Emakumeen kontrako sexismoa:
Sexismo mota hau, emakumeen kontra jotzen duena da. sexismo mota honek, emakumeenganako nolabaiteko gorrotoa adierazten du, emakumea sexu ahul bat bezalaxe ikusten dutelako.Horretaz gain, sexismo mota honek, emakumeak gizartean ez onartzeaz gain, emakumeen eskubideak urratu edota zapaltzen ditu.

2. Gizonen kontrako sexismoa:

Sexismo mota hau, ordea, bestearen alderantziz, gizonaren kontra jotzen duen sexismo mota da.Eta kasu honetan, sexismo mota honek gizonarekiko gorrotoa adierazten du. Eta kasu honetan, gizonezkoa, kontrako sexuarekiko,hau da,emakumearekiko zapalduta egotea da.

3. Emafrodita eta transexualen kontrako sexismoa:

Bi sexismo mota hauek, emafrodita eta transexualen kontro jotzen dutenak dira.kasu gutxi daudenez ez da asko ematen,kasu zehatz batzutan baizik.



Baina sexismo mota guztietatik, komunena, hau da, gehien ematen dena, zoritxarrez, emakumeenganako sexismao da, hau da, emakumeen kontra jotzen duena.Zeren eta, gurea bezalako gizarte baten, orain dela gutxirarte emakumea gizartearekiko eta gizonekiko zapalduta egon da.Horretaz gai, bere eskubideak hurratu zaizkio, emakumeari, hainbat eta hainbat urtetan zehar.





Beraz, emakumeen kontra jotzen duen sexismoak, matxismoarekin lotura zuzena dauka. Zeren eta, matxismoa, zera da, gizon batek, emakume baten gainetik dagoela adierazten dituen jarrera edota jokabideak adieraztea. Hau da, gizonak emakumeak baino hobeagoak eta are gehiago emakumearen gainetik daudela uste dutenei, gizon matxistak direla deritzogu. Hauen emakumeenganako jokabidea, oso kruela izaten da, emakumeen eskubideak zapaldu eta emakumeak errezpetu gabe tratatzen baitituzte.Eta matxismo hau, gaur egun ez hanbeste, baina lehenago kasu askotan ematen zen. Esate baterako, erlijioak zein gizarteak emakumea diskriminatu egiten zituzten, emakumeak zirelako eta gizonen sexu berekoak ez zirelako

  • Sexismoaren jatorria:
Sexismoak, jatorri zehatzik izan ez duen arren, betidanik gizartean egon den kontu bat da. Baina, emakumeenganako sexismo hau erlijioek eragin dutena dela esan genezake. Zeren eta, erlijio guztiek, batzuek beste batzuek baino gutxiago, baina denek, gizonezkoa emakumezkoa baino gehiago dela eta emakumezko sexuaren gainetik egon behar duela esaten bait dute. Zeren eta, erlijioek ezartzen dituzten ohiturak oso matxistak dira. Eta, noski, lehengoa bezalako gizarte erlijiosoetan, erlijioak ezartzen zituen norma edota, arauak betetzen ez baziren gizartearengatik gaizki ikusita eta diskriminatua izaten zen pertsona hura. Horrexegatik emakumeak bete egon izan ziren gizonen azpian, gizrteari bildurretan.
  • Sexisnmoa munduan:



Esan bezalaxe, sexismoa gaur egun ez da, orain dela urte batzuk beste ematen, baina ahala eta guztiz ere oraindik ere ematen da. Gehienbat, garatugabeko herrialde eta, herrialde pobreetan ematen da sexismoa. Horregatik honak bi talde hauek berez ditzakegu:

1. Herrialde garatuetan:

Gaur egun, herrialde garatu eta aberatsetan ez sexismoa lehen bezalaxe ematen, zeren eta iada, gaur egun, erlijioak ez du garrantzi handirik izaten. Baina ala eta guztiz ere, badira kasu asko. Esate baterako, gizarteko hainbat arlotan matxismoa nabarmena da.Adibidez, hizkuntzan. Gaztelania hizkuntza esaterako, matxista da zeren eta, sexu emea eta sexu arra izendatzerako orduan, beti modu maskulinoa ematen da. Horretaz gain, irainak ere oso matxistak izaten dira kasu batzuetan. Baina Txina bezalako herrialde garatu batzuetan ere, emakumeenganako sexismoa ere nabaria da. Herrialde honetan, jende gehiegikeria dela eta, neskatila jaioberriak abandonatu eta are gehiago hil ere egiten dituzte, neskak direlako. Zeren eta,Txinan,emakumezkoentzako lana aurkitzea zailagoa baita.

2. Herrialde garatugabeak:

Herrialde garatugabe edota pobreetan, ordea, emakumeak diskriminatzen dituen sexismoa nabaria da. Zeren eta, herrialde garatugabe hauetan, erlijioak garrantzi handia dauka. Eta honek, hau da erlijioak, emakumea zapaldu egiten du. Esate baterako, Hego Ameriketan, Asian, Errusiako herrialde batzutan, sexismoa nabaria da. Sexismo hau, hain da handia toki hauetan non, emakumeak ezin diren askatasun oso bizi. Esate baterak: Arabi Saudi, Irak eta horrelako herrialdi hauetako emakumeek gizonezkoek esaten duten guztia egin behar dute eta gainera, goitik behera tapatuta joan behar izaten dute,(erlijioaren arau bat). Gainera, gurasoek inposatutako gauzak egin behar izaten dute, esate baterako, norekin ezkondu norekin ez...


Beno, denborarekin gauzak aldatu diren arren, argi dago, gaur egun, oraindik gizarte desberdinetan, sexismoa nabaria dela. Baina espero dugu, egunenbaten, sexuen artean ezartzen den desberdintasun hau dezagertzea.Eta bi sexuak maila berean egon ahal izatea.